GURE ZERBITZUAK
adingabeei egindako abusuen biktimentzat
  Adingabeen abusuen biktimentzako prebentzio- eta arreta-programa

Deskribapena:

Adingabeen abusuak prebenitzeko eta biktimei arreta emateko programak honako hauek biltzen ditu:

- Udaleko Gizarte Zerbitzuetan biktimei harrera eta arreta emateko gunea

Horrek dakarren ahalegin pertsonal eta emozional guztiaz jabetuta, Basauriko Udalak egoera hau jasaten ari denari edo jasan duenari dei egiten dio harrera-gunera joan dadin, eta bertan entzun, babestu eta orientatuko dugu.

Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri ondoren, hala nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak arreta eman ahal izango dio. Zerbitzu horrek diziplina arteko talde profesional bat du, legelariak, gizarte-langileak eta psikologoak barne hartzen dituena.

Zerbitzu honen bidez, prozesuko izapideei, izapide horietan dagozkion eskubideei, eskura dituen laguntza ekonomikoei eta gizarte-baliabideei buruzko informazioa jasoko du. Behar izanez gero, laguntza psikologikoa, sanitarioa eta soziala ere jasoko du, eta prozesu horietan guztietan lagunduko diote, batez ere prozesu judizialetan.

 

SUFRITZEN ARI BAZARA
SUFRITU BADITUZU

EZ ISILDU!